20081217

Kaixo, lagunok, edo...

Kaixo, lagunok, edo, nahiago baduzue, leihakideok:

Mundu aurreratuegian menturatua izango naiz, beharbada, neu erdi jurasikoa izanik. Web orria eta bloga abiarazteko laguntza eskatu nuen (eskerrik asko, Durangoko Datavi), gauza batzuk (ez asko) ikasi ditut, eta azkenekoa (gaur bertan) izan da, norbaitek blog honetan idazteko kapritxorik balu, lehenik, neuk idatzi behar dudala zerbait. Hemen duzue, ba, 'zerbait' esentzial hori, eta orain segi nahi duenak akzidenteak eransten. 'Akzidenteena' ez har gutxiespentzat, aspaldi ikasi bainuen esentzia ikustezinak (seguruenik, inexistenteak ) saihestu eta akzidente maitagarriekin gozatzen. Eskerrik asko zuen bisitengatik.

Xabier Amuriza

13 comentarios:

iztueta dijo...

oraintxe jeitxi dut zure liburua. Mila esker era honetan denon eskura jartzeagaitik .
Lasai lasai irakurri dut urte bukaera honetan.
Besarkada bat!
Anj. Iztueta

Mikel dijo...

Kaixo!

Norbaitek liburu elektroniko gisa irakurtzea nahi badu, hemen uzten dut MobiPocket "prc" formatuan:
Esteka

Mikel :-)

Antton Lesaka dijo...

Kaixo:
Liburu honetaz: Asko guztatuko litzaidake iritziak irakurtzea.
--Gogorki kostatzen ari zait irakurtzea; ta zuri ?.
--Paperezko formatuan errazago, agian ? Neuk paperean atera behar izan dut, neure zerbikalak defenditzearren (dinosaurioa bainaiz)
--Idazteko modua: "Bello Gallico" edo Julio Cesar-en "Galiako Gerra kronika" latinezkoa iduritzen zait neri, idazteko moduan. Esaldi luze-luzeak, konplexuak, sujetoa hasieran eta aditza nagusia bukaeran...
--Esaldi batzuk, bizpahiru aldiz irakurri behar ditudan esaldi batzuk, beste era batera idatz zitezkeen ?.
--Nik ez dut irizpide haundirik (kriterio haundirik, berak esanen lukeen bezala), baina uste dut KOXKA bat ezartzen diola euskarari.
Ze iritzi hor barna, irakurtzen ari geran bitartean ?.

Erramun Gerrikagoitia dijo...

Antton Lesaka' idatzi bait duzu hau

--Esaldi batzuk, bizpahiru aldiz irakurri behar ditudan esaldi batzuk, beste era batera idatz zitezkeen ?.

nahi nuke aipatzea, ekartzea blog hontara esaldiok, zenbait horietarik' esaterako bi edo hiru' daigun guziok ulertu hobeki zeri zaren referitzen.

Zain zurearen, Antton.

Antton Lesaka dijo...

Ez, Erramun maitea, barkatu baina ez dut (dizut) esaldi zehatzik aipatuko. Zeren eta ezaguna baita zure erraztasuna eztabaidatan sartzeko: hau honela idatz zitezkeen, izan balitz, balu eta balego.
Ta ongi deritzot; agian, hori ere egitea ez legoke gaizki.

Baina, oraingoz, nahiago dut iritzi eta irizpide orokorrak eta bapatekoak liburu digitala honetaz.
Hau da: Ze motatako komunikazioa sortzen da egile/irakurlearen artean ?. Mamiak badu eraginik irakurlearen emozio munduan ?...Ze aportatzen dio hizkuntzari berari?...

Arbolataz hitzegin nahiko nuke blog honetan. Eta gero, agian, adaxketara ere joaterik izanen zenuteke, agian (urtxintxak zeratenok).

Antton Lesaka dijo...

Reputaa...zaila zeok hemen argitaratzea, alafe !!. Zenbat kodigo+identitate+klabe eta pugneta !
Oporretan, inork ez al luke errazago ezarriko ?.
Errazago eta euskaraz !!.
Please.

Erramun Gerrikagoitia dijo...

Iduri luke, Antton Lesaka, ze izan ez banintz ni -Erramun- eskatu duena exempluak eta bai aitzitik beste edozein bat' -esaterako urlia- buruz zuk diozun ideaia generala, general konkretatu gabea buruz liburua na Xabier Amuriza

--Esaldi batzuk, bizpahiru aldiz irakurri behar ditudan esaldi batzuk, beste era batera idatz zitezkeen ?

bai emanen zinuke horiek exemplu eskatuak. Ez al duzu uste eskertuko lituzkela Xabier Amuritza berak' aparte blog hontako irakurleak? Zeren bait diozu Antton hauxe

Zeren eta ezaguna baita zure erraztasuna eztabaidatan sartzeko.

Eskerrak bada, "Antton Lesaka-ko", zeren

== nahi duzu evitatu eztabaidea eta ere akaso dialogoa

eta nauzukezulako -ni Erramun Gerrikagoitia- tzat

== apportante negativoa an euskararen mundua.

Eskerrak ere diozun azkenean

Ta ongi deritzot; agian, hori ere egitea [eztabaidatzea, dialogatzea] ez legoke gaizki.

Zer du Antton txarrik eztabidak eta ere dialogoak? Ez al dugu behar euskararen munduan eztabaidarik eta ere oraino dialogorik? Zergatik ez?

Eta esfera personalean, Antton, zer du txarrik orai skribitu dudan honek, esaterako? Erradak mesedez neure lagungarri.

Antton Lesaka dijo...

Minduta sentitzen zaitut, Erramun, eta barkamena eskatzen. Nire espresio batzuk erretiratu nahiko nituzke, desegokiak zirelako.

Eztabaida/dialogorik: bai. Horixe ta bera bilatzen du blog honek, dialogoa. Bai, baina hasteko, goazen zentratzera: ze iritzi sortarazten dizkizu, ze sentsazio, Amurizaren lan berri honek ?.
Goazen iritzi eta sentimenak orokorki eman eta hartzera. Jendea animatuko balitz !!.

Ta geroxeago bai: halako esaldi luze eta korapilatu hura (poema bat osoa, Xabierren hitzetan), esaldi hura beste modu honetara esango bagenu ?. Edo hemen puntua sartu, edo aditza edo/eta bi esalditan...agian horrela ulertarrazago eta gauza bera adieraziz, edo ez ?... Baina, nere idurikoz, hori geroxeago; bestela galdu eginen ginateke hasi orduko, nire idurikoz.

Horixe zen adierazi nahi nizuna bigarrenekoan. Barkatu gaizki erranak eta urtea ongi bukatu eta hobeto hasi.

Erramun Gerrikagoitia dijo...

Antton, lehenbizi, eskerrak zure erantzuna gatik eta agertzea gatik zure ikuspuntua. Esan ere ez nagoela minduta baina iruditu zait, zitzaidan edo ari zinela ezartzen niri txanoa na turkoburua edo reesaten -entzuna besteei- delako txanoa, baina nik dut refusatzen delako txanoa na turkoburu hori, "naizela polemista nahastante bat" zeren uste dut naizela apportante positivo bat tzat euskararen mundua. Nuena egin da, soil, erantzun zuk esanikoari' Antton.

Bestetik esan ze naizela pozten ikusiz agertzen zara alde dialogoa eta uste dut ere eztabaidea zein ez da derrigorrez txarra edo negativoa, gatazketatik ere atera ahal da onik asko baldin nahi bada hori ezen atera onik eta positivorik daigun egin aurrera hobeki bidea guziok aldez euskara', modernoa, dabilena fite eta fluidoki eta ere geure mendekoa (XXI. hau) kin synkhronia beste populu eta kulturak ditugunak inguruan.

Ez dudana ikusten nola zuk, Antton, da sekuenzitione hori ezen zein da lehenago edo oiloa eta ondoren arrautzea edo ostera lehenengo arrautzea eta gibeletik oiloa. Eztabaida hori, non hor ez bait dago dialogorik, da falsua' ez duelarik behar izan lehenengo agertu ideaia generala buruz lana na Xabier Amuriza eta gero' -a posteriori- geroago atzetik kommentarioak buruz arlo puntualak. Zeren duzu skribitu ondokoa

Bai, baina hasteko, goazen zentratzera: ze iritzi sortarazten dizkizu, ze sentsazio, Amurizaren lan berri honek ?.
Goazen iritzi eta sentimenak orokorki eman eta hartzera. Jendea animatuko balitz !!.

Ta geroxeago bai: halako esaldi luze eta korapilatu hura (poema bat osoa, Xabierren hitzetan), esaldi hura beste modu honetara esango bagenu ?. Edo hemen puntua sartu, edo aditza edo/eta bi esalditan...agian horrela ulertarrazago eta gauza bera adieraziz, edo ez ?... Baina, nere idurikoz, hori geroxeago; bestela galdu eginen ginateke hasi orduko, nire idurikoz.


Dezadan esan nik nire aldetik emanik arrapostu zure sakeari nola pilota partiduetan ezen zein da nire iritxia / ustea buruz lan osoa -esan nahi bait da azken lan hau agertua internet formatuan- na Xabier Amuriza' ba iritxia da eta horregatio ez opinionea ze ez daukat iritxirik zeren ez bait dut irakurri lan osoa eta ezta parte aski importante bat, hasi ere ez naiz egin kasik.

Baina etorririk lehengora reesan ze hasi ahal da nahi bada zein oilotik edo berdintsu nahi izanez gero arrautzetik, batetik zein bestetik, edo generaletik: kommentatzeko obra osoa edo bestela konkretutik: kommentatzeko ezein puntu konkretu.

Nola zuk, Antton, kommentatu zenuen han hasieran hori na puntu konkretuak, ezen

Kaixo:
Liburu honetaz: Asko guztatuko litzaidake iritziak irakurtzea.
--Gogorki kostatzen ari zait irakurtzea; ta zuri ?.
--Paperezko formatuan errazago, agian ? Neuk paperean atera behar izan dut, neure zerbikalak defenditzearren (dinosaurioa bainaiz)
--Idazteko modua: "Bello Gallico" edo Julio Cesar-en "Galiako Gerra kronika" latinezkoa iduritzen zait neri, idazteko moduan. Esaldi luze-luzeak, konplexuak, sujetoa hasieran eta aditza nagusia bukaeran...
--Esaldi batzuk, bizpahiru aldiz irakurri behar ditudan esaldi batzuk, beste era batera idatz zitezkeen ?.
--Nik ez dut irizpide haundirik (kriterio haundirik, berak esanen lukeen bezala), baina uste dut KOXKA bat ezartzen diola euskarari.
Ze iritzi hor barna, irakurtzen ari geran bitartean ?.

18 de diciembre de 2008 9:59


Hortakoz nik Antton eskatu nizun konkretatzeko, emateko exemplu guti batzuk zenioenaz, mesedegarri tzat Xabier Amuriza lehenengo eta beste gu edozein sartzen dena an blog hau, mesedegarri euskara eta ahaztu gabe gu euskaldunok. Nik egin nuena da soil tira zure hariari, zuk esanikoari ustez gainera apportatzen zenduala zeozer positivo an euskal kritikea zein ikusten dugu arras guti gure panorama kulturalean.

Gainera zain bazagoz, Antton, zain bagagoz gu euskaldunok harik izan ideia general on global bat obra aski luze horrena zagoz atzeratzen, frenatzen, luzatzen, impeditzen, eragozten, debekatzen, postponitzen, postezartzen,... dialogoa -eta zergatik ez eztabaida, izan dadin tentuz egina edo inkluso bortiz latza- sekulakoz eta akaso betiko, a kalenda grekas.

Esan amaitzeko, beharbada lar insistenteki, ze bidea egiten da ibiliz, bidaikide Antton. Edo arrautzetik, oilotik eta uste den lekutik.

Izan daizun, dezagun urte berri 2009 fruitukorrena guk eta ere gure euskarak.

Patra, Grezia.

Jesus Rubio dijo...

Aurrekoaren inguruan egin dut commentario bat hemen.

Josu Lavin dijo...

Xabier Amuriza,

Ongi etorri enta euskal blogosfera!

Irakurriko dut kin atsegin handi-handia zure komentarioak zein aurkeztuko dizkiguzun na blog personal hau.

URTE BERRI ON!

Josu Lavin dijo...

Zuzenketa:

Non ipini baitut:

"na blog personal hau"

ipini behar izan nuke:

"an blog personal hau"

Seguru nago ezen eginen duzula blog bat interesgarria enta euskal irakurleak.

JL

Antton Lesaka dijo...

Eup, norbait BIZI AL DA hemen barrena ?.
X.Amurizaren liburua irakuri duen edo irakurtzen ari den NORBAIT.
Izan ere, norbaitekin hitzegiteko irrikitan naiz, zeren idatzitakoan hainbat gauza dagoz komentatzeko; edo komentatu nahiko nituzkeenak; edo...
Baina lehenik, bizi al da norbait hemen barrena ?.